Lokomozio-aparatuaren partetzat hartzen ez den arren,
nerbio-sistema aparatu honekin oso lotuta dago.
Ikusi dugunez, hezurrek gure gorputzari eusten diete eta giharrek, uzkurduraren bitartez, mugitu egiten dute. Baina zerk eragiten du giharrak uzkurtzea? Ibiltzen gaudenean, zerk egiten du hori egiteko beharrezko giharrak uzkurtzea?
Erantzuna nerbio-sistema da. Nerbio sistemaren gunea
burmuina da. Bost zentzuetatik jasotzen duen informazioan oinarrituta, burmuinak gorputzeko beste atal guztiei aginduak bidaltzen dizkie.
Nerbio-sistema kaltetuta badago, agindu hauek ez dira giharretara helduko, eta ezin izango gara mugitu.
Paraplejia duten pertsonei gertatzen zaiena horixe da: haien hanketako hezurrak eta giharrak osasuntsuak izan arren, haietara burmuinaren aginduak bidaltzeko bidea moztuta dago eta, ondorioz, ezin dituzte mugitu.
Tetraplejia duten pertsonen kasuan, bidea burmuinetik hurbilago moztuta dago: ezin dute zamatik beheragoko gorputz atalik mugitu. Irudian ikusten den bezala,
bizkarrezurra ere nerbio-sisteman garrantzi handia duen atala da.
Hemen nerbio-sistemaren atalak hobeto aztertzeko animazioa aurkituko duzu.
Hemen bizkarrezurrari eta nerbio-sistemari buruzko gauza gehiago ikasiko dituzu animazio entretenigarrien bidez. Ezkerreko aurkibidean, aukeratu "Bizkarrezurra" eta "Mugimenduen koordinazioa eta oreka". Gogoratu amaierako ariketak egitea zure ulermena ebaluatzeko.