Ikusi dugunez, hezurrek gure gorputzari eusten diete eta giharrek, uzkurduraren bitartez, mugitu egiten dute. Baina zerk eragiten du giharrak uzkurtzea? Ibiltzen gaudenean, zerk egiten du hori egiteko beharrezko giharrak uzkurtzea?
| Iturria |
Nerbio-sistema kaltetuta badago, agindu hauek ez dira giharretara helduko, eta ezin izango gara mugitu. Paraplejia duten pertsonei gertatzen zaiena horixe da: haien hanketako hezurrak eta giharrak osasuntsuak izan arren, haietara burmuinaren aginduak bidaltzeko bidea moztuta dago eta, ondorioz, ezin dituzte mugitu. Tetraplejia duten pertsonen kasuan, bidea burmuinetik hurbilago moztuta dago: ezin dute zamatik beheragoko gorputz atalik mugitu. Irudian ikusten den bezala, bizkarrezurra ere nerbio-sisteman garrantzi handia duen atala da.
| Iturria |
Hemen bizkarrezurrari eta nerbio-sistemari buruzko gauza gehiago ikasiko dituzu animazio entretenigarrien bidez. Ezkerreko aurkibidean, aukeratu "Bizkarrezurra" eta "Mugimenduen koordinazioa eta oreka". Gogoratu amaierako ariketak egitea zure ulermena ebaluatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina